Los buenos planes son mejores con tu perro

Txakurrekin bizitzeko zortea baduzu, ziur uneren batean, planak egiteko, zure txakurra etxean uztea edo, txakurrarekin egoteko, planik ez egitea erabaki behar izan duzula, ezta?
Dog Vivanten, horretan lagundu nahi dizugu. Informazio praktikoa eta zentralizatua eskaintzen dugu, zure hirian planak antolatzeko, edo joan-etorriak eta bidaiak egiteko eta zure txakurrarekin gozatzeko aukera izan dezazun.

Zure txakurra onartu ez ezik ondo hartzen duten museo, taberna, hotel, jatetxe, denda eta jardueren berri emango dizugu. Webgune honetan ikus ditzakezu, eta iOSerako eta Androiderako gure app mugikorrean ere bai.
Norbaitek adoptatu eta etxe bat aurkitu zain dauden txakurrak ahaztu gabe. Izan ere, haiek ere lehenbailehen gozatu beharko lituzkete planik onenak beren jabe berriekin.

DOG VIVANTEN HIRU HANKAK

ZIURTAGIRIDUN ANFITRIOIAK

Ikusi zer establezimendutan den ongi etorria zure txakurra. Eta lagundu iezaguzu hazten, zuk zeuk ezagutzen dituzunak gomendatuz.

UNEAK

Partekatu unerik onenak, eta bilatu beste paseo eta plan batzuk egiteko inspirazioa.

DV SOLIDARIOAK

Sartu Bizkaian adoptatu zain dauden txakurren lehen direktorio agregatuan.

Laster

DOG VIVANT MANIFESTUA

Hiri toleranteagoak eta txakurrekiko aisiarako egokiak sortzen lagundu nahi dugu. Eta ahalegin handiak egiten ditugu horretarako.

ERRESPETUZ

Dog Vivant batek animaliei beldur dien edo animaliak gustuko ez dituen jendea errespetatzen du. Bai eta batzuetan begirunea galtzen digutenean ere. Albiste on bat: munduan, denontzako lekua dago!

GIZABIDEZ

Dog Vivant bat bere txakurra sozializatzen eta hezten ahalegintzen da, eta badaki noiz dagoen leku publikoetara eramateko prest. Gogoan izan gutako baten jokaera oker batek denon irudiari egiten diola kalte.

HIGIENEZ

Gure ustez, oso argi utzi beharreko puntu bat da honako hau: Dog Vivant batek beti jasotzen du bere txakurraren “kaka”. Hari zor diogu, baina baita gure auzoko guztiei ere.

TOLERANTZIAZ

Halaber, ez zaizkigu haurren eta txakurren arteko konparazioak gustatzen. Batzuk gauza bat dira, eta besteak, beste bat. Desberdinak dira. Haiekin guztiekin bizitzen ikasi behar dugu, gizabidetik eta begirunetik.

SEN ONAZ

Ahal dugun gehiena gozatu nahi dugu gure txakurraz, baina egia da txakurrak zenbait planetan ez direla batere eroso sentituko. Bidaia luzeak, gaueko irteerak, jendetza handiak, oso giro zaratatsuak, muturreko tenperaturak… Horrelakoetan, hobe da txakurra etxean uztea, eroso eta seguru, senide, lagun edo konfiantzazko zaintzaile batekin.

ETA, BATIK BAT, ANIMALIEKIKO MAITASUNEZ

Irmo sinesten dugu, gizakion adimena eta gaitasun intelektualak animalienak baino handiagoak badira, gure zeregina dela haiek babestea eta errespetatzea… edo, behintzat, animaliak txarto tratatzeko edo gure nahierara erabiltzeko eskubidea dugula ez pentsatzea.

¿ERES UN DOG VIVANT? ¡BIENVENIDO!

GIZA TALDEA (ETA TXAKUR TALDEA)

Profesionalak “adoptatu” nahi ditugu

ELENA

Ekintzaile hasi berria eta antolatzailea izateko jaioa. Zeru-lurrak astintzen ditu Dog Vivant handitu dadin.

elenafernandez@dogvivant.com

ANA

Proiektu politak ez dira ezer irudi politik gabe. Anak gauzatzen du hau egunero, ideia bikainekin eta arte handiarekin.

anafernandez@dogvivant.com

NAGORE

Dog friendly establezimendu bat duzu eta Dog Vivanten sustatu nahi duzu? Hark azalduko dizu jakin behar duzun guztia, irribarre handi batekin.

nuevosclientes@dogvivant.com

ARANTZA

La benjamina de la manada, y la que hace que cada día esto se ponga en marcha. Entre números, bebederos y cientos de papeles, siempre saca un hueco, y una sonrisa, para atender a los anfitriones y a los dogvivants.

info@dogvivant.com

ELIAN

Como buena perrunity manager, se pasaría el día viendo vídeos e historias tiernas de perretes en redes, haciendo crepes (y comiendo alguno, claro), o en la huerta con su adorado Jokus.

MARÍA

Desde Haro y con mucho amor, María descubre y contacta con nuevos sitios dog-friendly y les ayuda en todo el proceso de certificación. Le encanta la Coca-cola y tumbarse en su jardín con su Danko del alma bien pegadito.

maria@dogvivant.com

OLAIA

{Sus dos pasiones son "el turismo" y "los perretes", y en Dog Vivant ha encontrado la forma de combinar ambas cosas. Todo energía y buen humor, trabaja duro para que tengáis más sitios que descubrir en buena compañía

olaia@dogvivant.com

MINA

Hari esker, etengabe ari gara anfitrioi berriak aurkitzen. Adeitsua, txeratsua eta tripandia, Elenaren lagun fidela. Nahi baduzu, jarraitu hemen haren abenturak: www.minacan.es

BLAS

#dogvivant peto-petoa da, saloiko galgo txiki bat, oso lasaia eta txeratsua, Pilirekin eta Nagorerekin txakur-planik onenetan gozatzen duena.

PILI

Blasen arreba handia denez, arrastoan sartuta dauka, nahiz eta neba txikia nabarmen handiagoa izan. Kakanarru bat, bihotz (eta urdail) handikoa.

VELCRO

Txakur-arima handiko katua, harrapatzen zaituzten begiak ditu. Ana bere gizakiaren ondo-ondoan dago beti; hala behar du.

LAU

Un grandullón muy mimoso y hermano menor de Lía. No duda en quitarle sus juguetes en cuanto puede, sobre todo si son pelotas.

LÍA

Junto a Lau y Arantza, le encanta descubrir nuevos lugares y paseos...y siempre siempre, dormir acompañada. ¿A quién no?

JOKUS

Es energía pura, su pasión es perseguir a los gatos y a su pelota. Se sube a los árboles de un salto y no sabría elegir entre playa y montaña. También es muy obediente y mimosote. en especial con sus humanos Elian y Rubén.

DANKO

Abuelete inseparable de María, siempre quiere estar rodeado de gente. Comparte sus ratos con dos compis gatunos a los que roba comida cuando éstos no le ven. ¡Ay como te pillen Danko!

ADOPTATU EGITEN DUGU!

ZU DOG VIVANT “ANIMALIA” BAT BAZARA,

  • Animaliak maite dituzu. Txakurrak, katuak, txoriak, hudoak… Zure etxea animaliaz beteta dago, edo behintzat, hori gustatuko litzaizuke.
  • Bizitzaz gozatzea ezinbestekoa da zuretzat, baina badakizu zure lanarekin gozatuz soilik lor dezakezula hori.
  • Umore onaduzu, eta taldean lan egitean umorez jokatzea gustatzen zaizu.
  • Kameleoi bat bezala, proiektu berrien dinamikara moldatzen zara, etengabe handitzen eta aldatzen ari den ingurune batean.
  • Zure saltsan zaude ingurune digitalean.
  • Oso bizkorra zara joera eta negozio-aukera berriak aurkitzen.

Buruaz baietz esan baduzu zenbait aldiz, idatz iezaguzu mezu elektroniko bat, barruan daukazun animalia horri buruz hitz egiteko.