ERABILERA BALDINTZAK

1.- LEGE INFORMAZIOA ETA ONARPENA.

Erabilera Baldintza hauek www.dogvivant.com URLan (webgunea) kokatuta dagoen webgunean sartzeko eta nabigatzeko baldintzak arautzen ditu. Domeinu hori DOG VIVANT PIC SLren izenean erregistratuta dago. Enpresa hori espainiar nortasuneko sozietatea da, eta Bizkaiko Merkataritza Erregistroan erregistratuta dago, 5587. liburukian, 109. folioan, BI-67332 orrian, 1. inskripzioan. Sozietatearen helbidea hau da: Calle Ogoño 1, Planta 3 Módulo 8, 48930 Las Arenas, Getxo, Bizkaia. IFK B95827135 da (“Dog Vivant”). Dog Vivantekin harremanetan jartzeko, lehen emandako posta-helbidea, 94 642 20 20 telefono-zenbakia edo info@dogvivant.com helbide elektronikoa erabil ditzakezu.

Erabilera Baldintza hauek arretaz irakurtzea gomendatzen dizugu, webgunean nabigatzeak webgunean sarrera edota erabilera hori gertatzean argitaratutako bertsioa oso-osorik eta baldintzarik gabe onartzea baitakar berekin.

Webgunean nabigatzen duen edota webgunean dauden zerbitzuak erabiltzen dituen oro erabiltzaile izango da (“erabiltzailea”).

Erabiltzaileek webgunean aurki ditzaketen zenbait zerbitzuk edota funtzionaltasunek erabilera-baldintza bereziak, kontratazio-baldintza orokorrak edota jarraibide osagarriak izan ditzakete. Kasu horretan, Erabilera Baldintza hauek ordeztu, osatu edota aldatzen dituzte, betiere, erabiltzaileak aldez aurretik baimenduz gero.

2.- OROKORTASUNAK.

Webgunean nabigatzea doakoa eta borondatezkoa da, eta erabileraren erantzukizun osoa erabiltzailearena da.

Webgunean nabigatzeko eta hartan dauden zerbitzu gehienak erabiltzeko, ez da beharrezkoa izena emanda egotea. Hala ere, zenbait zerbitzutan edota funtzionaltasunetan sartzeko eta haiek erabiltzeko, ezinbestekoa izan daiteke aldez aurretik izena ematea. Izena ematean erabiltzaileari ematen zaion pasahitza pertsonala eta besterenezina izango da, eta pasahitz horren babesean edo hura erabiliz egiten diren jarduera guztiak erabiltzailearen ardura izango dira.

Webgunearen bidez, Dog Vivantek bitartekaritza-lanak baino ez ditu egiten. Dog Vivant ziurtagiria duten establezimenduei beren produktu eta zerbitzuak zabaltzeko tresna bat ematen die, Dog Vivant komunitatea osatzen duten txakurzaleek haien berri jakin dezaten. Beraz, Dog Vivantek ez du establezimenduek webgunearen bidez egiten dituzten eskaintza eta promozioekiko erantzukizunik hartzen, eta ez du bermatzen produktu eta zerbitzu horiei edo establezimenduaren ezaugarriei buruz emandako informazioa egiazkoa eta zehatza denik.

Adin txikikoek debekatuta dute webgunean sartzea eta nabigatzea, baldin eta gurasoen, tutoreen edo legezko ordezkarien berariazko baimena ez badute.

3.- JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA.

Webgunea eta “Dog Vivant” Dog Vivanten jabetzako domeinua eta marka erregistratua dira. Dog Vivantek berariaz eta idatziz baimena eman ezean, domeinu eta marka horiek ezin dira Dog Vivantenak ez diren zerbitzuekin lotuta erabili, erabilera horrek hirugarrenengan nahasketa edo Dog Vivanten ospea galtzea eragin badezake.

Dog Vivantek webgunearen edukiaren, diseinuaren eta iturburu-kodearen jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubide guztiak ditu, bai eta, bereziki, adierazpen moduan baina mugatu gabe, webgunean erabiltzaileen eskura jartzen diren argazki, irudi, testu, logo, diseinu, marka, merkataritza-izen eta materialen (“Edukiak”) jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak ere. Erabiltzaileak webgunean sartzeak eta nabigatzeak ez dute inondik inora eragingo Dog Vivantek eskubide horiei uko egitea, transmititzea edo lagatzea, ez osorik ez partzialki.

Erabiltzaileak erabilera-eskubide pribatua baino ez dute. Eskubide horren helburu bakarra zerbitzuaz gozatzea izango da, betiere, Erabilera Baldintza hauen arabera. Guztiz debekatuta dago webgunea osatzen duten edukiak edo elementuak kopiatzea, erreproduzitzea, egokitzea, aldatzea, eraldatzea, banatzea, saltzea, zabaltzea, inoren eskura jartzea, ateratzea, berrerabiltzea, birbidaltzea edota erabiltzea, edozein kanaletatik edota edozein prozeduraren bidez, baldin eta horrek jabetza intelektualaren edota industrialaren arloan Espainian zein nazioartean indarrean dauden araudiak eta hirugarrenen eskubideak hausten baditu edo Erabilera Baldintza hauek urratzen baditu.

Guztiz debekatuta dago webgunean azaltzen diren izenak, merkataritza-markak, marka erregistratuak, logotipoak eta beste ikur bereizgarri batzuk erabiltzea, Dog Vivantenak izan edo hirugarrenenak izan, Dog Vivanten edo legezko jabeen berariazko baimenik ezean. Webgunean dauden markak, logotipoak edota ikur bereizgarriak legez babestuta daude, eta webgunean sartzeak edota hartako eduki edota zerbitzuak erabiltzeak ez dio erabiltzaileari haien gaineko eskubiderik ematen.

Erabiltzaileak ezingo du webgunean, edo hartan dauden zerbitzu eta funtzionaltasunen bidez, edukirik edo materialik (testuak, markak, logoak, estekak, fitxategiak, argazkiak, etab.) ostatatu, biltegiratu, hedatu, argitaratu, banatu, inoren eskura jarri edo partekatu, baldin eta: (i) ez badu eduki material horren inguruko eskubiderik edo baimenik, edo hura kopiatzeko, erreproduzitzeko, transmititzeko, hedatzeko, banatzeko, hirugarrenei erakusteko edota ustiatzeko legeztatuta ez badago; edo (ii) eduki edo material horrek hirugarrenen jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideak edo egile-eskubideak hausten edo urratzen baditu (honakoak barne hartuta, adierazpen modura eta sakondu gabe: egile-eskubideak, marka erregistratuak, patenteak, diseinu eta sekretu industrialak –edo edozein herrialdetako legediak onartutako jabetza intelektualeko edota industrialeko beste edozein eskubide–, eskubide moralak, eta ohorerako, intimitaterako eta norberaren irudirako eskubideak). Erabiltzaileak Dog Vivanti bermatzen dio webgunean ostatatzen, partekatzen, besteen eskura jartzen, transmititzen edo argitaratzen duen eduki guztiak aipatutako baldintzak betetzen dituela.

4.- ERABILERA BALDINTZAK ETA DEBEKUAK.

Webgunean sartzeko eta hartan dauden zerbitzuak eta edukiak erabiltzeko, haren eskura eta horretarako bereziki jarritako baliabideak edo prozedurak soilik erabili ahal izango ditu erabiltzaileak, eta eduki eta zerbitzu horiek webgunean erabiltzaileen eskura jartzeko erabakitako helburuetarako soilik.

Adierazpen modura, eta mugatu gabe, erabiltzaileak ez du hau egingo::

  1. webgunea eta edukiak edota zerbitzuak legearen, moralaren, ordena publikoaren eta Erabilera Baldintza hauen kontrako moduan eta kontrako helburuekin erabili, eta bereziki, ilegalak diren, legea edo hirugarrenen eskubideak urratzen dituzten, lizunak, arrazistak, sexistak, iraingarriak, pornografikoak, laidogarriak edo mingarriak diren, edo legez kontrako edo iruzurrezko jarrerak eragin edo bideratu ditzaketen informazioa, datuak, mezuak, grafikoak, irudiak, soinu- edota irudi-fitxategiak, grabazioak, argazkiak, softwarea edo edukiak argitaratu, hedatu, ostatatu, bidali edota zabaldu;
  2. Dog Vivanten webgunean edo informatika-sistemetan publikoa ez den edo erabiltzaileak sartzekoa ez den edozein arlotan sartu, edo hura eragotzi, manipulatu edo erabili, eta webgunearen baldintzak, mekanika, politikak eta espiritua urratzen, saihesten edo manipulatzen duen edozein ekintza egin;
  3. webgunearen edo harekin edo hartan dauden zerbitzuekin lotutako edozein sistemaren edo sareren ahultasuna zundatzen, ikertzen, aztertzen, esploratzen edo probatzen saiatu, edo segurtasun- edo autentifikazio-hesiak edo -neurriak hautsi edo hausten saiatu, eta sistemari, beste erabiltzaile batzuei, hostari edo sareari kalte edo mehatxu egin;
  4. erabiltzaile-profil faltsuak sortu, eztabaidetan parte hartzeko, beste pertsona batzuen iritziak simulatuz iruzkinak egiteko, edo webguneko edo Dog Vivantek ematen duen zerbitzuko murrizketak eta zigorrak saihesteko, eta erabiltzaileek beren edo beste edozeinen afiliazioa imitatu edo faltsifikatu, beste pertsona edota erakunde baten nortasuna erabiliz;
  5. webguneak ondo funtzionatzeko edo zerbitzuak ondo emateko erabiltzen den software-ingeniaritza oro deszifratzen, desmuntatzen edo alderantzikatzen saiatu; eta
  6. Dog Vivanten edo hirugarrenen jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideak urratu, eta bereziki, webgunean dauden edukiak erreproduzitu, kopiatu, banatu edo jakinarazpen publikoko edozein modalitateren bidez jendearen eskura jarri, edo eduki horiek aldatu, eskubideen titularraren berariazko baimenik gabe.

5.- ERABILTZAILEAREN EDUKIAK.

Erabiltzaileak webgunean edukiak, argazkiak, iruzkinak edo beste edozein material eta informazio (“Erabiltzailearen Edukiak”) argitaratzen dituenean, Dog Vivanti berariaz eta automatikoki ematen dio eduki horien guztien jabetza intelektuala ustiatzeko lizentzia (ez-esklusiboa, doakoa, ez-ezeztagarria eta mundu-mailakoa, eta gainera, Dog Vivantek lizentzia horren azpilagapena egin dezake). Dog Vivantek lizentzia hori erabiliko du, webgunearen eta hartan dauden zerbitzu eta funtzionaltasunen testuinguruan eta helburuekin, eta Dog Vivant eta webgunea edozein kanaletatik sustatzeko. Horretarako, erabiltzaileen eta, oro har, publikoaren eskura jarriko ditu, batik bat sare sozialen bidez.

Dog Vivantek uko egiten dio erantzukizunari, erabiltzaileek webgunean transmititu, hedatu, biltegiratu, besteen eskura jarri, lortu edo eskuratu dituzten edukiak egiazkoak, zehatzak edo sakonak ez direlako edo eguneratuta ez daudelako sor daitezkeen kalte eta galera ororengatik, baita Erabilera Baldintza hauetan ezarritako baldintzak ez betetzeak –bereziki, Erabiltzearen Edukiaren jabetza intelektualari edota industrialari dagokionez (aurreko atalean adierazitakoaren arabera)– ondorioztatutako kalte eta galera ororengatik ere.

Aurrekoa alde batera utzi gabe, Dog Vivantek ahalik eta ardura handienarekin jardungo du, eta beharrezkoak edo egokiak diren legezko neurri guztiak hartuko ditu, Erabiltzailearen Edukiek legea, jabetza industrialeko edo intelektualeko eskubideak edo hirugarrenen eskubide pertsonalak urratzen dituztela edo urra ditzaketela jakiten badu, bai zuzenean, bai erabiltzaileren edo hirugarrenen batek jakinarazita. Erabiltzaileren batek beste erabiltzaile batek legearen edo Erabilera Baldintza hauen kontrako jarrerak dituela hautematen edo uste badu, Dog Vivant berehala jakinaren gainean jartzeko eskatzen dugu.

Edonola ere, Dog Vivantek beretzat gordetzen du erabiltzaileen edozein eduki aurretik jakinarazi gabe eta nahi bezala kentzeko eskubidea, eduki horrek Erabilera Baldintza hauetan ezarritakoa urratzen badu edo urra badezake.

6.- IRITZI ETA IRUZKIN POLITIKA.

Dog Vivantek ez du inolako erantzukizunik izango, erabiltzaileek webgunean edo hartan horretarako bereziko gaitutako funtzionaltasunen bidez egiten edo jasotzen dituen iruzkinei eta iritziei dagokienez. Iruzkin eta iritzi horiek ez dira Dog Vivantenak, eta ez dute Dog Vivanten iritzia adierazten, eta hortaz, Dog Vivantek ez du bere gain haiekin lotutako erantzukizunik hartuko. Erabiltzaileak dira beren erabiltzaile-izenarekin eta pasahitzarekin ematen diren iritzien erantzule bakarrak.

Hala ere, eta erabiltzaileen parte-hartzea Dog Vivant komunitatearen mamia izatea nahi denez gero, oinarrizko bizikidetza-arau hauek egin ditugu, Dog Vivanten Iruzkin eta Iritzi Politika arautzeko::

  1. Ez da iruzkinik onartuko, baldin iraingarritzat, laidogarritzat, umiliagarritzat, lizuntzat edo legearen, ordena publikoaren edo elkarbizitza- eta errespetu-araurik oinarrizkoenen kontrakotzat har badaiteke, edo haietan hizkuntza lotsagabea edo errespetugabea erabiltzen bada.
  2. Iruzkinek pertsonen duintasuna errespetatu behar dute, eta ezingo dute gorrotoa, etsaikeria, diskriminazioa edo indarkeria sustatzen edo eragiten duen hitzik edo adierazpenik izan, ideologiarekin, erlijioarekin edo sinesmenekin, egoera familiarrarekin, etnia, arraza edo nazioarekin, jatorriarekin, generoarekin, orientazio edo identitate sexualarekin, edo gaixotasun edo urritasunarekin loturik.
  3. Iruzkinetan, ez da beste erabiltzaileen kontrako mehatxurik, laidorik edo eraso pertsonalik onartuko, ezta animalien kontrako krudelkeriaren apologia egiten duen iruzkinik ere.
  4. Ez da onartuko anfitrioien edota erabiltzaileen izen ona eta marka funtsik gabe iraintzen duen edo haiei kalte egiten dien iruzkinik.

Dog Vivantek beretzat gordetzen du webgunean edo haren bidez egiten diren iruzkinen eta iritzien edukia haiek argitaratu aurretik kontrolatzeko eskubidea. Haren ustez Iruzkin eta Iritzi Politika honekin bat ez datozenak ezabatu egingo ditu.

7.- BERMEEN BAZTERKETA ETA ERANTZUKIZUNAREN MUGA.

Dog Vivantek, bere ahalbideen eta teknologiaren egungo egoeraren arabera, arrazoiz eska dakizkiokeen neurri guztiak hartu ditu, webguneak eta hartan dauden zerbitzuek behar bezala funtziona dezaten, eta ahultasunik eta osagai kaltegarririk egotea eta zabaltzea eragozteko. Hala ere, Dog Vivantek ezin du hau bermatu, eta izan ere, ez du bermatzen: (i) webgunea eta hartan edo hura dagoen zerbitzarian birusak edota gainerako osagai kaltegarriak prebenitzeko hartzen diren segurtasun-neurriak erasoezinak izatea, eta birusik edo osagai kaltegarririk ez egotea; (ii) edozein pertsonak erabiltzaileari edo hirugarren bati kalterik edo galerarik eragitea, Dog Vivantek webgunea erabiltzeko ezarritako baldintzak ez betetzean edo webguneko segurtasun-sistemak urratzean; eta (iii) webgunea eta hartan dauden zerbitzuak eta edukiak guztiz fidagarriak, eskuragarriak eta jarraituak izatea.

Orobat, Dog Vivantek ez du honengatik erantzukizunik hartuko::

  1. erabiltzaileak, bere erabiltzaile-izenarekin eta pasahitzarekin, webguneko zerbitzuak eta edukiak erabiltzeko moduagatik, baldin eta erabilera horrek jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideei buruzko Estatuko edo nazioarteko arauren bat, hirugarrenen edozein eskubide edo Dog Vivantek ezarritako erabilera-baldintzak urratzen baditu;
  2. eguneratu gabeko software-bertsioak erabiltzeak eragin ditzakeen segurtasun-akatsengatik, edo erabiltzailearen gailuaren funtzionamendu okerrak izan
  3. erabiltzaileak webgunean ostatatu, biltegiratu, haren bidez hedatu, edo Dog Vivanti edo beste erabiltzaile batzuei webgunearen beraren edo hartan dauden komunikazio-kanalen bidez bidaltzen dizkien edukiengatik.

Dog Vivantek ez du erantzukizunik bere gain hartuko, zerbitzuan etenaldirik, atzerapenik, akatsik edo webgunearen funtzionamendu okerrik gertatuz gero, eta oro har, Dog Vivantek kontrolatu ezin dituen kausen ondoriozko edozein eragozpenik izanez gero (adibidez, Dog Vivantekin zerikusirik ez duten hirugarrenen jarduerek edo zerbitzuek eragindako eragozpenak, beste erabiltzaile batzuen edo hirugarrenen engainuzko edo erruzko jarduerek ––hackerrek, crackerrek edo beste hirugarren batzuek sistema informatikoaren segurtasunari edo osotasunari egindako erasoek– eragindakoak, edo ezinbesteko kausek eragindakoak). Gainera, beretzat gordetzen du webgunearen sarbidea edozein unetan eta aldez aurretik abisatu gabe bertan behera uzteko, murrizteko edota eteteko eskubidea, arrazoi teknikoak, segurtasuna, kontrola, mantentze-lanak, hornidura elektrikoko akatsak edo oinarritutako beste kausa bat direla eta. Dog Vivanti ezin zaio inondik inora erantzukizunik eskatu, webguneko zerbitzuetan jarraitutasun- edo erabilgarritasun-ezagatik.

8.- KANPOKO ESTEKAK ETA HIRUGARRENEN ZERBITZUAK.

Webguneak esteka-gailu teknikoak, direktorioak eta bilaketa-tresnak izan ditzake, erabiltzaileei Dog Vivantekin zerikusirik ez duten hirugarrenek kudeatutako webguneetan ("Estekatutako Guneak”) sartzeko aukera emateko. Estekatutako gune horiek ez dira Dog Vivantenak, eta ez daude Dog Vivanten kontrolpean; beraz, Dog Vivantek ez du inolako erantzukizunik, Estekatutako Guneetako edukien edota zerbitzuen kalitateari, eguneratzeari, erabilgarritasunari, legezkotasunari edota baliagarritasunari dagokienez. Webgunean Estekatutako Guneak egoteak ez du esan nahi Dog Vivantek gune horiek onartzen, gomendatzen edo sustatzen dituenik, haien kidea denik, edo babesten dituenik.

Estekatutako Guneetako edukien edota zerbitzuen, hirugarrenek webgune honetan emandako beste zerbitzu batzuen (adibidez, Google Maps) edo webgunean estekatutako/integratutako zerbitzuen (hala nola Facebook eta Twitter) babesean edo haiek erabiliz erabiltzaileek egiten dituzten jarduerak edo hartzen dituzten erabakiak ez dira Dog Vivanten ardurapekoak. Hori dela eta, Estekatutako Gune horietako edota hirugarrenen zerbitzutako arauek, erabilera-baldintzek eta pribatutasun-politikek erregulatuko dituzte. Beraz, erabiltzaileei gomendatzen zaie haiek guztiak irakurtzea, zerbitzu edota eduki horiek erabili aurretik.

9.- EZ-BETETZEA ETA UKIGABETASUNA.

Erabiltzaileak Erabilera Baldintza hauek betetzen ez baditu, eta kasuan-kasuan har daitezkeen lege-egintzei uko egin gabe, Dog Vivantek beretzat gordetzen du webgunearen sarbidea eta hartan dauden zerbitzu guztien edo batzuen erabilera aldez aurretik jakinarazi gabe eteteko, murrizteko, bertan behera uzteko edota amaitzeko eskubidea. Horretarako, beharrezko neurri teknikoak hartuko ditu.

Halaber, erabiltzaileak Dog Vivanti, hartako zuzendariei, langileei, afiliatuei, agenteei eta harekin lotutako pertsona orori kalte-ordaina emateko eta haiek kaltegabe mantentzeko betebeharra du, edozein erreklamazioren, erantzukizunen, kalteren, galeraren eta gasturen aurrean, edo arrazoizko edo arrazoirik gabeko beste kontzepturen batengatik, erabiltzaileak Erabilera Baldintza hauetan ezarritako urratzearen ondorio badira.

10.- ALDAKETA ETA IRAUPENA.

Dog Vivantek beretzat gordetzen du Erabilera Baldintza hauetan ezarritako baldintzak edozein unetan eta aldez aurretik jakinarazi gabe aldatzeko eskubidea. Honako hauek izan daitezke aldaketa horien kausa: lege-berrikuntzetara egokitzea, webgunearen edota haren funtzionaltasunen aldaketa teknikoak, webguneetan dauden zerbitzuen izaeraren aldaketa, edo Dog Vivanten erabakiak. Aldaketarik eginez gero, aldatutako Erabilera Baldintzak webgunean edo erabiltzaileekin komunikatzeko edozein kanalen bidez argitaratuko du.

Edonola ere, Dog Vivantek webguneko zerbitzuen eta edukien sarbidea amaitutzat eman, bertan behera utzi edo eten ahal izango du, edozein unetan eta aldez aurretik jakinarazi gabe. Kasu horretan, erabiltzaileak ezin izango du erantzukizunik edo kalte-ordainik eskatu.

11.- NOTICIAS GUAU! Y EMAILINGS ESPECIALES

Puedes suscribirte a Noticias Guau! de dos formas:

  1. En el registro de usuario, al finalizar el formulario con tus datos, y marcando la casilla correspondiente a Noticias GUAU!
  2. En la home de Dog Vivant, en el apartado correspondiente a Noticias Guau!

Si aceptas recibir las NOTICIAS GUAU!, periódicamente recibirás un email en el que incluimos contenidos sobre destinos perrunos, nuevos establecimientos certificados, sorteos, promociones...e información y consejos que consideramos de valor para disfrutar al máximo de planes de ocio y turismo con tu perrete. Esporádicamente también enviamos algún email con algún contenido exclusivo (Navidad, sorteos y promociones especiales de marcas colaboradoras...). En cualquier momento puedes retirar este consentimiento escribiéndonos a info@dogvivant.com, en tu área privada de usuario o a través de cualquier otro medio destinado a tal efecto que hayamos incluido en las comunicaciones que te enviemos.

Si te das de baja y más adelante quieres volver a darte de alta en NOTICIAS GUAU!, sólo tienes que entrar en tu área privada y volver a marcar el check de "noticias guau".

No alquilamos, compartimos, vendemos o negociamos con información personalmente identificable con terceras partes para sus propósitos de publicidad directa.

12.- terminos.uso.recomendaciones.titulo

Los usuarios registrados pueden hacer uso del formulario de recomendaciones para contarnos en qué negocios han sido bienvenidos con sus perros. ¿cómo usamos esta información? Muy sencillo: el equipo Dog Vivant comprueba que ese negocio existe, busca la dirección y el email genérico de contacto de este negocio y le avisa a través de un email de que ha sido recomendado. Si no lo encuentra, le llama para informarle. Se les explican las ventajas de la certificación. Se comparte el nombre de la persona que recomienda y en algunos casos las observaciones que incluya en su recomendación, pero no su email ni ningún otro tipo de dato sobre el usuario.

El establecimiento recomendado recibe un email con esta información, entendiendo que es de su interés conocer que ha sido recomendado y que su negocio estará público durante 3 meses en el apartado recomendados de su localidad en www.dogvivant.com. En cualquier momento puede solicitarnos que eliminemos su negocio, y en ningún caso recibirá correos publicitarios si no nos da permiso para incluirle en la newletter o decide convertirse en anfitrión certificado.

13.- ESKUMENA ETA APLIKA DAITEKEEN LEGERIA.

Erabilera Baldintza hauek Espainiako legeriaren mende daude, eta haietan ezarritakoaren baliozkotasunaren, interpretazioaren, betearazpenaren edo amaieraren inguruan disputarik egonez gero, Bilboko (Espainia) auzitegiaren eskumen esklusiboa izango da hura ebaztea.