¿Dog friendly establezimendu bat daukazu?

Eman aurrerapauso bat eta izan Dog Vivant ANFITRIOIA.

Txakurra duten milaka pertsonak zurea bezalako establezimenduak bilatzen dituzte egunero. Zure negoziora erakartzen lagunduko dizugu. Iritsi publiko premium, gazte eta gero eta handiago baten bihotzera, urtean 60 €-tik hasita.

Alde onak

Anfitrioiaren orrialdea

Zure anfitrioi-orrialdea izango duzu webgunean eta app-an, eta jendea zure herriko direktoriotik sartu ahal izango da zure orrialdean.

Online eta offline ikuspena

Visibilidad en Google y otros buscadores para búsquedas relacionadas con el ocio y turismo con perros, así como en eventos en tu zona.

Nazioarteko proiekzioa

Dog Vivant ingelesez, frantsesez eta euskaraz egongo da, zure hirian txakurra duten pertsonak nahiz beren txakurrarekin bidaiatu nahi duten bisitariak eta nazioarteko turistak erakartzeko.

 

Izan zaitez ziurtagiridun anfitrioia.

Ostalaria ba zara, sar zaitez hemen zure area pribatua ikusteko

Urteko kuotak

Inbertsio txiki bat, emaitza handiak lortzeko.

Hilean euro gutxi batzuen truke, zurea bezalako negozioetan interes handia duten bezeroen komunitate handi bat izango duzu eskura. Guk sustapen-lan guztia egingo dugu; zuk Dog Vivant anfitrioirik onena izateaz arduratu behar duzu, besterik ez.

DENDAK, ATRAKZIOAK, TXAKUR NEGOZIOAK:

60€/urtea
(ziurtagiria eta kortesiazko uraska hartzen ditu barne)

JATETXEAK, TABERNAK, KAFETEGIAK:

72€/urtea
(ziurtagiria eta kortesiazko uraska hartzen ditu barne)

OSTATU TURISTIKOA

72€etatik/urtea
(Barne: txakur txutxe paketeak (oheak eta uraskak posibilitatea))

* BEZa gabe

Nola funtzionatzen du?

3 urrats erraz, zure ateak etengabe hazten ari den komunitate bati irekitzeko

Bete ANFITRIOI ZIURTAGIRIAREN ESKAERA orrialde honetako formularioan. 5 minutu beharko dituzu, besterik ez. Bete zure negozioari eta txakurrak onartzeko duzun politikari buruzko oinarrizko eremuak, eta ordaindu urteko kuota, kreditu-txartelaren edo banku-helbideratzearen bidez.

Une honetatik aurrera, zure anfitrioi-orrialdea eskuragarri egongo da, bai webgunean bai app-an, eta osatu ahal izango duzu, zure establezimenduaren argazkiak eta deskribapena jarriz, aparteko zerbitzuak eta berezitasunak azalduz, etab.

15 laneguneko gehienezko epean, zure ongietorri-packa jasoko duzu adierazten diguzun helbidean. Packean, hau aurkituko duzu:

  • Ziurtagiri itsasgarria zure establezimenduaren sarreran ipintzeko.
  • Gizakien eta txakurren arteko elkarbizitza-arau nagusiendekalogoa, nahi duzun lekuan eskegitzeko.
  • Dog Vivant uraska, zure establezimenduan sartzen diren txakurrek egarria ase dezaten. *
  • Koltxonetak, zure establezimendura joaten diren txakurrek lasai egin dezaten lo. **

* Taberna, kafetegi eta jatetxeak (uraska bat). Hotelak (2 uraska) * *Hotelak: tamaina ertaineko 2 koltxoneta.

Alta-formularioan, zer tamainatako txakurrak onartzen dituzun eta zure establezimenduan nola sar daitezkeen zehaztu ahal izango duzu, eta zer lekutan eta zer ordutegitan sar daitezkeen, edo haientzat bereziki pentsatutako zerbitzuren bat eskaintzen duzun… Dog Vivant Ziurtagiriak ez zaitu txakur guztiak onartzera behartzen; ez dituzu onartu behar ondo hezita ez daudenak, oinarrizko higiene-neurriak betetzen ez dituztenak edo gainerako bezeroak gogaitzen dituztenak. Ikus hemen oinarriak.

Testigantzak

Establezimendu eta txakurzale asko Dog Vivanten parte dira dagoeneko. Haien esperientzien berri jakin nahi duzu?

En esta vida, dicen, tenemos que trabajar... Ya que tenemos ese yugo, disfrutemos de ello. Eso es lo que nos transmiten las compañeras (ahora amigas) de Dog Vivant y se agradece... Una ayuda para todas y todos, de dos y cuatro patas. Un placer de colaboración...

Ricardo, responsable de La Posada de Tollo, Cantabria
Anfitrioi-fitxa ikusi

Estamos muy satisfechos con la decisión de certificarnos como anfitrión Dog Vivant. Mueven una comunidad perruna muy activa y notamos que estamos consiguiendo gran visibilidad, y nos llegan bastantes contactos a través de nuestra ficha Dog Vivant. Si esto sigue así, que tiene toda la pinta, renovaremos la certificación con total seguridad.

Daniel, responsable de La Corte de Lugás, Asturias
Anfitrioi-fitxa ikusi

 

Pozik gaude: aste batzuetan, Dog Vivanten bidez ezagutu gaituzten bezero berriak etorri dira, eta denek uraskaren detailea maite dute.

Jorge Muguruza, Copper Deli-ren jabea, Bilbao
Anfitrioi-fitxa ikusi

Dog Vivantekin bat egin dugunetik, gero eta gehiago diren bidaiarien profil batengana iristen gara. Bidaiari horiek izugarri eskertzen dituzte txakurrentzat ditugun zerbitzuak, hala nola Dog Vivanteko ohe eta aska pertsonalizatuak. Ekimen horrek plus bat ematen dio gure establezimenduari, sare sozialei eta Interneti dagokienez. Itzulkina biderkatzen duen inbertsio txiki bat.

Eva Artetxe, Artetxe Hotelaren jabea, Bilbao
Anfitrioi-fitxa ikusi

 

En estos meses, Dog Vivant ha sido una fuente importante de nuevos clientes para el hotel canino. Sin duda, la mejor inversión que he hecho en publicidad.

Marta Luna, directora de Lulúa Centro Canino, Amorebieta
Anfitrioi-fitxa ikusi

Urteko inbertsio txiki bat eginda, Animalex Derecho Animal-entzat ehunka bezero potentzialengana irits naiteke. Txakurzaleen komunitate oso interesgarria da, eta etengabe handitzen ari da. Gainera, gurekin bizi diren animalientzat merezi duten lekua eta eskubideak aldarrikatzen laguntzen digu.

María González, Animalex Derecho Animal, Bilbao
Anfitrioi-fitxa ikusi

 

Ahal dudanean, nire Pipa txakurtxoarekin sar naitekeen dendetara, tabernetara… sartzen naiz, baita nirekin dagoenean ere. Asko eskertzen diet txakurra inongo beharrik gabe etxean uztea gustuko ez dugunoi erraztasunak ematen dizkigutenei. Gero eta gehiago gara.

Virginia y Pipa

 

Tresnak

Dog Vivant ziurtagiridun anfitrioia zarenean, zure negoziorako tresna eta euskarri hauek izango dituzu eskura, automatikoki:

- FITXAREN KUDEAKETA -

Argazkiak, deskribapena, sartzeari buruzko informazioa, ordutegiak, harremanetan jartzeko moduak… Dog Vivant komunitateari nahi duzun informazio guztia emateko.'

- ESTATISTIKAK IKUSI -

Bisitak, zure webgunerako klikak, helbide elektronikoa, telefonoa, gogokotzat markatu duten aldiak, iritziak, argazkiak…, Dog Vivant komunitateak zure establezimenduarekiko egiten duena, alegia.

- ZUZENEKO HARREMANETARAKO HELBIDE ELEKTRONIKOA/TELEFONOA -

Dog Vivanteko taldearekin, plataformari, ziurtagiriari eta abarri buruzko zalantza eta iradokizun orotarako. Lehenbailehen erantzuteko konpromisoa hartzen dugu.

- AHOLKUAK ETA GOMENDIOAK -

Dog Vivant anfitrioirik onena izateko eta zure negoziorako bezerorik leialenak lortzeko atal esklusiboa.