Pribatutasun eta Cookie Politika

Sarrera

Pribatutasun eta Cookie Politikaren helburua Dog Vivantek webguneko erabiltzaileen datu pertsonalak nola bildu, prozesatu eta erabiltzen dituen azaltzea da. Politika hori Dog Vivantek webgunean horretarako dauden edo hari lotuta dauden kontaktu-kanalen, newsletterren, erregistro-formularioen eta antzeko beste edozein baliabideren bidez lortzen dituen datu pertsonal guztiei aplikatzen zaie. Horri esker, webguneko erabiltzaileek askatasunez eta beren borondatez erabaki dezakete ea Dog Vivanti eman nahi dizkioten eskatzen zaizkien edo webgunean sartzean edo erabiltzean lor daitezkeen datu pertsonalak.

Gomendatzen dizugu, webgunean sartzen zaren edo hartan dauden zerbitzuak erabiltzen dituzun bakoitzean, Pribatutasun eta Cookie Politika hau arretaz irakurtzeko. Izan ere, webgunean nabigatzeak edo webgunean dauden edo hari lotuta dauden zerbitzuak erabiltzeak berekin dakar politikako aurreikuspenak oso-osorik eta baldintzarik gabe onartzea.

Edonola ere, Dog Vivantek adierazten du beharrezko neurri tekniko eta antolaketa-neurri guztiak hartu dituela, tratatzen dituen datu pertsonalen segurtasuna eta osotasuna bermatzeko, eta datu pertsonalak galtzea, aldatzea edo baimenik gabeko hirugarrenek erabiltzea saihesteko. Halaber, Dog Vivantek jakinarazten du ez dituela inondik inora erabiltzaileen datu pertsonalak salerosiko, eta ez dizkiela hirugarrenei emango, legez baimendutako kasuetarako izan ezik, erabiltzaileen berariazko baimenik gabe.

Erregistroa

Webgunean nabigatzeko eta hartan dauden zerbitzu gehienak erabiltzeko, ez da beharrezkoa izena ematea. Hortaz, ez da beharrezkoa Dog Vivanti datu pertsonalik ematea.

Hala ere, zenbait zerbitzutan edota funtzionaltasunetan sartzeko eta haiek erabiltzeko, ezinbestekoa da izena ematea, horretarako dauden formularioen bidez. Kasu horretan, erregistro-formularioan bertan derrigorrez betetzeko informazio pertsonala eman beharko zaio, gutxienez, Dog Vivanti.

Webguneko erregistro-formularioa betetzen duen pertsona erabiltzaile bihurtuko da. Ematen dituen datuen egiazkotasunaren, zehaztasunaren eta eguneratzearen erantzule izango da. Hala ere, Dog Vivantek beretzat gordetzen du erabiltzaile bat zerbitzuetatik baztertzeko eskubidea, datu faltsuak edo nahita okerrak eman dituela susmatuz gero.

Izena ematean erabiltzaileari ematen zaion pasahitza pertsonala eta besterenezina izango da, eta pasahitz horren babesean edo hura erabiliz egiten diren jarduera guztiak erabiltzailearen ardura izango dira. Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webgunean edota hartan dauden zerbitzuetan sartzeko eman zaion pasahitza arduraz erabiltzeko eta ezkutuan gordetzeko. Debekatuta dago pasahitza hirugarrenei lagatzea, ezta aldi baterako ere. Erabiltzailea ohartzen bada edo susmatzen badu pasahitza galdu duela edo hirugarrenek lapurtu edo baimenik gabe erabiltzen ari direla, lehenbailehen jakinarazi beharko dio Dog Vivanti.

Edozein arrazoirengatik erabiltzaileak hirugarren baten datu pertsonalak ematen baditu, aldez aurretik jakinarazi beharko dizkio Pribatutasun eta Cookie Politikaren nondik norakoak, eta hirugarren horren baimena lortu.

Datu pertsonalen tratamenduaren helburua

Datu pertsonalak babesteko 15/1999 Lege Organikoan eta aplikagarria diren gainerako araudietan ezarritakoa betez, jakinarazi nahi dizugu erabiltzaileak emandako edo webgunearen bidez jasotako datu pertsonalak Dog Vivanten titulartasuneko fitxategi batean sartuko direla. Fitxategi hori behar bezala erregistratuta dago Datuak Babesteko Espainiako Agentzian. Dog Vivantek legezko helburuetarako erabiliko ditu datu horiek eskatzean edo lortzean erregistro- edo kontaktu-formularioan zehaztutakoaren arabera.

Hain zuzen, Dog Vivantek honetarako tratatuko ditu datu pertsonalak: (i) erabiltzaileek webgunearen bidez eskatzen edo bidaltzen dituzten kontsulta, iradokizun, erreklamazio eta kontaktuei erantzuteko; (ii) webguneko edo harekin lotutako edo erabiltzaileak erregistroaren bidez eskatutako zerbitzuak emateko eta funtzionaltasunetarako sarbidea baimentzeko; (iii) erabiltzaileek Erabilera Baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko; (iv) Dog Vivanten eta erabiltzailearen artean ezar daitezkeen merkataritza- edota kontratu-harremanak mantentzeko, garatzeko eta kontrolatzeko; (v) erabiltzaileen nabigazio-ohiturei buruzko estatistika-ikerketa agregatu eta anonimoak egiteko. (vi) Dog Vivanten lege-betebeharrak betetzeko; eta (vii) Dog Vivanten edota haren kolaboratzaileen produktu, zerbitzu, promozio eta deskontuei buruzko informazioa eta merkataritza-jakinarazpenak bidaltzeko, posta elektronikoz edo antzeko beste baliabide elektroniko baten bidez. Informazio eta jakinarazpen horiek txakurren aisiaren sektorearekin edota webguneko produktu eta zerbitzuekin lotuta egongo dira.

Edonola ere, baliabide elektroniko bidez bidaltzen diren merkataritza-jakinarazpenei dagokienez, Dog Vivantek jakinarazpen bakoitzean adieraziko du zer prozedura daukan erabiltzaileak erraz eta doan baja emateko. Halaber, erabiltzaileak edozein momentutan eskatu ahal izango du baja, info@dogvivant.com helbidera mezu elektroniko bat bidaliz. Dena den, gerta daiteke erabiltzaileak beste jakinarazpen batzuk jasotzea, beste helburu batzuekin, erregistratutako beste zerbitzu batzuei buruzkoak edo beren-beregi eskatu dituenak (esaterako, erabiltzaile-izenen edo pasahitzen iraungipenari buruzko jakinarazpenak, zerbitzu jakin batean alta/baja egin izanari buruzko jakinarazpenak, etab.).

Sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubidea

Edozein unetan, erabiltzaileak sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabil ditzake Dog Vivanten aurrean. Horretarako, mezu elektroniko bat bidali beharko du info@dogvivant.com helbidera, edo idazki bat bidali helbide honetara: Ribera kalea 6 RB, 48991 Getxo, Bizkaia. Posta elektronikoz zein posta arruntez, bere nortasuna behar bezala akreditatu beharko du, eta eskaera zehatz-mehatz azaldu. Dog Vivantek indarreko legerian ezarritako epeetan eta adierazitakoaren arabera erantzungo dio eskaerari.

Cookieak

Dog Vivantek, bere webgunean, bere cookieak erabiltzen ditu, baita hirugarrenenak ere, erabiltzaileen esperientzia hobetzeko eta zerbitzu hobea emateko.

Datu-fitxategi txikiak dira cookieak, eta erabiltzailearen ordenagailuan sartzen dira, erabiltzaileak berak biltegira dezan sarean duen jarduerak sortzen duen informazioa. Batzuk behar-beharrezkoak dira webguneak zuzen funtziona dezan, eta beste batzuek errendimendua eta erabiltzailearen esperientzia hobetzeko balio dute. Cookieei esker, webgune batek erabiltzaile baten edo haren ordenagailuaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltegiratu eta berreskura dezake, besteak beste. Biltegiratzen duten informazioaren eta erabiltzaileak ordenagailua erabiltzeko moduaren arabera, cookieak erabiltzailearen nabigatzeko modua ezagutzeko edo nabigazioa errazteko erabil daitezke. Horri esker, webgunearen bistaratzea optimizatu eta pertsonaliza daiteke, edo erabiltzailearen interesen edo nabigazio-ohituren araberako gomendioak eman, edo bisita bakoitzean pasahitza idatzi beharrik gabe eremu, zerbitzu eta funtzionaltasun mugatuetarako sarbidea eman, edo webguneko bisita-kopurua eta trafiko-parametroak neurtu eta erabilerari eta nabigazioari buruzko estatistika agregatuak egin.

Aurrekoa alde batera utzi gabe, erabiltzaileak nabigatzailea konfigura dezake, cookieen berri jakiteko edota ordenagailuan instala daitezen galarazteko. Dena den, jakinarazi nahi dizugu cookieak desaktibatuz gero webguneak behar bezala ez funtzionatzea gerta daitekeela, eta agian, ezin izango zarela zenbait zerbitzutan eta funtzionaltasunetan sartu.

Mesedez, kontsultatu zure nabigatzailearen jarraibideak eta eskuliburuak informazio hau zabaltzeko.:

Webguneak cookie-mota hauek erabiltzen ditu::

  • Cookie analitikoak: Cookie horiek haien hartzaileen portaera era agregatu eta anonimoan aztertzeko erabiltzen dira. Besteak beste, webguneko eta zenbait produktu-fitxatako bisitari-kopurua, bisiten jatorria, eguna eta ordua, plataforma, banner bakoitzeko klik-kopurua eta erabiltzaileek edukia aurkitzeko erabiltzen dituzten bilaketa-hitzak aztertzen dira. Horri esker, Dog Vivantek baliagarritasun handiko baliabide bat erabiltzen du, webgunean hobekuntzak sartzeko eta hartzailearentzat edukirik edo diseinurik garrantzitsuena zein den jakiteko. Dog Vivantek Google Analytics motako neurketa-kodeen bidez sortutako cookie analitikoak erabiltzen ditu.
  • Cookie funtzional eta teknikoak: Webgunean nabigatzean esperientzia hobea izaten laguntzen duten cookieak dira. Adibidez, horrelako cookieak dira saioa behar bezala hasteko edo hizkuntza zehazteko erabiltzen direnak.

Erabilitako cookieak, xedea, kudeaketa eta iraupena:

  • PHPSESSID: Saiokoak: Saioa mantentzeko eta erabiltzailea zuzen sartu dela egiaztatzeko balio dute.
  • _ga: Iraunkorrak: Google Analyticsen cookie horiek aukera ematen dute erabiltzaileak webgunea erabiltzeko moduari buruzko estatistikak egiteko. Gainera, publizitate-motako beste cookie batzuekin batera, erabiltzaileari haren interesen eta lehentasunen araberako publizitatea emateko erabiltzen dira.

Webgune honetako cookieen bidez biltzen diren datu pertsonalak Pribatutasun eta Cookie Politikan adierazitako helburu guztietarako tratatuko ditu Dog Vivantek. Beraz, erabiltzaileak ez badu tratamendu hori onartu nahi, ez ditu cookieak onartu beharko. Edonola ere, erabiltzaileak sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango ditu, lehenago azaldutako baldintzetan.

Pribatutasun eta Cookie Politikaren aldaketa

Dog Vivantek beretzat gordetzen du Pribatutasun eta Cookie Politika hau aldatzeko eskubidea, etorkizunean gerta daitezkeen lege- eta jurisprudentzia-berritasunetara, Datuak Babesteko Espainiako Agentziak edota une oro eskumena duen agintaritzak ezarritako irizpideetara, sektoreko jardunbide, erabilera eta ohituren arabera, edo Dog Vivantek erabakitako edozein aldaketatara egokitzeko, aldaketa horiek edozein arrazoirengatik gertatzen direla ere. Edozein kasutan, konpromisoa hartzen du erabiltzaileari Pribatutasun eta Cookie Politikak izan ditzakeen aldaketei buruzko informazioa emateko, webgunean erraz ikusteko leku batean argitaratuz. Gainera, legez beharrezkoa izango balitz, erabiltzailearen baimena eskatuko du.